2014/04/22

RECREATIVO DE HUELVA - DEPORTIVO ALAVÉS

Hona hemen Deportivo Alavés garaile ikusteko penintsula osoa zeharkatu zuten zoroen argazkia.

2014/04/10

THIS IS MENDI !!

Egun gutxi barru gure futbol zelai maitatuaren 90. urteurrena beteko da. Hamalau egun bakoitzeko infernu bihurtzen dugun eremua. Gure bigarren etxea. Hainbeste momentu hunkigarri gogorarazten dizkigun zelaia. Hauxe da Mendizorrotza.

Data berezi hau ospatzeko, Iraultza 1921 -etik atera berri dugun kamiseta aurkezten dizuegu. Oraingo honetan bazkide eta bazkide ez direnen artean bereiztasunik ez egitea erabaki dugu eta beti bezala, salneurri paregabea jarri dugu denon eskura egon dadin.

Igandean burutuko den partidaren atsedenaldian salgai egongo dira eta geroztik Mi taberna, Itzala eta Itzela tabernetan.

2014/04/02

MOBILIZATU EDO IRENTSI

2020ko Eurokopa kontinente zaharreko hamahiru herrialde ezberdinetan kokatutako hamahiru hiritan jokatuko da. Futbol federazio espaniarrak, jakina denez, Madrilgo La Peineta eta Bilboko San Mames Barria aurkeztu ditu hautagai bezela. Zelai bizkaitarra hautatua izanez gero, eta Estatu espainiarreko futbol selekzioa txapelketarako sailkatzen bada, hauek gutxienez bi partidu jokatuko dituzte euskal lurretan. Erabakia hurrengo hilabeteetan hartuko dute Europako futbol erakundeek.

Egoera honen aurrean, idatzi hau sinatzen dugun euskal taldeetako zaletu talde, kolektibo eta norbanako ezberdinok gure errefusik tinkoena adierazi nahi dugu, azken urteotan espainiar nazionalismoaren ikur bilakatu den futbol selekzioak euskal lurretan izan dezaken balizko presentzia honen atzean probokazio politiko hutsa ikusten baitugu.

Aspalditik temati dabil unionismo espainiarra helburu hau gauzatu nahiean. Adibidez, Eusko Legebiltzarrean, aurreko legealdian, egun Euskal Autonomi Erkidegoan bigarren indar den alderdiaren ilegalizazioa baliatuz lortutako gehiengo "konstituzionalistak" espainiar futbol selekzioa gonbidatu zuen euskal lurretan jokatzera, eta berdin egin zuen pasa den urteko otsailean Nafarroako ganberak. Kirola eta politika ezberdindu behar direla dioten berdinak dira oraingo honetan futbola politikaz "kakazten" buru-belarri dabiltzanak.

Orain, Eurokoparen aitzakiari eutsita, jokaldi politiko hau gauzatzeko aukera ezin hobea ikusi dute. Indartsu sentitzen dira gainera, indartsu sentiarazi baitituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaletxeko agintariek, ustezko mozkin ekonomikoen aipu hutsaren aurrean euren teoriazko euskal abertzaletasuna eta hitzezko euskal selekzio propioen aldeko aldarrikapena guztiz ahaztu dituztenak. "Normaltasuna" ez da euskal gizartearen gehiengoak arrotz bezala ikusten duen futbol talde bat indarrez gurera ekartzea. Guri ez digute lelo hau salduko. Aurrean izango gaituzte.

Azkenik, gogoratu beste behin, batzuk erraz ahazten baitute antza, Euskal Herrian badugula futbol selezio propioa, herri honen gehiengoak beronekin bat egiten duela eta luzea dela beronen ofizialtasunaren alde borrokan egindako bidea. Ez dezagun aldarria ahultzen utzi. Nazioarteko futbola zazpi herrialdeetara ekarri nahi bada, hau da jorratu beharreko bidea. Hau da defendatzen dugun bidea.

Atzo, gaur eta bihar: GUK, GEUREA!

--------------------------------------------------------------------

La Eurocopa 2020 se jugará en trece ciudades de trece países diferentes y, como bien es sabido, la federación española de fútbol presenta dos candidatos: el estadio de La Peineta, en Madrid, y San Mames Barria, en Bilbao. De salir elegido el campo bizkaino, y siempre que se clasifique para dicha competición, la selección estatal disputaría al menos dos partidos en el recinto bilbaino. Las instituciones futbolísticas europeas resolverán el asunto en los próximos meses.

Ante esta coyuntura, los grupos, colectivos e individualidades abajo firmantes queremos expresar nuestra más firme oposición. Entendemos que el hecho de que la selección estatal de fútbol, uno de los mayores símbolos del nacionalismo español en nuestros días, juegue en suelo vasco no es más que una mera provocación política.

El unionismo español lleva años obcecado con la consecución de este objetivo. Como botón de muestra, en la anterior legislatura, la mayoría "constitucionalista" del Parlamento vasco (fruto de la ilegalización de la que hoy día es segunda fuerza en la Comunidad Autónoma Vasca) invitó a la selección estatal a jugar en tierras vascas, y lo mismo hizo el Legislativo de Nafarroa en febrero del año pasado. En este caso, son aquellos que esgrimen el discurso de que no hay que mezclar deporte y política los empeñados en "ensuciar" de política el fútbol.

Ahora, agarrándose a la excusa de la Eurocopa, se encuentran ante una oportunidad inmejorable para materializar su anhelado objetivo político. Se sienten fuertes, gracias en parte a la tibieza de los inquilinos de la Diputación foral de Bizkaia y el Ayuntamiento de Bilbao, que parecen haber olvidado su teórico ideal abertzale y su (al menos de palabra) defensa de la oficialidad de las selecciones vascas a la primera mención de supuestos beneficios económicos. "Normalidad" no es forzar la presencia de un equipo de fútbol ajeno a la mayoría de esta sociedad. A nosotros no nos venderán ese discurso. Nos tendrán enfrente.

Por último, recordar una vez más, dada la preocupante tendencia al olvido de algunos, que en Euskal Herria ya tenemos una selección de fútbol propia, con la que se identifica la mayoría del pueblo vasco, y que largo es el camino recorrido en aras de su oficialidad. No dejemos que el mensaje se debilite. Éste es el camino a seguir si se quiere traer fútbol internacional a Euskal Herria, y ésta es la vía que defendemos.

Ayer, hoy y mañana: NOSOTROS, LA NUESTRA!



2014/04/01

ZAPATUAN DENOK BILBORA!!

 Iñigo Cabacasen erailketa salatzeko antolatu den manifarako (18etan Sagrado Corazonen) autobus bat antolatu dugu Gasteiztik.

Ordubete lehenago, 17etan, Gasteizko hintxa taldeek (Iraultza 1921 eta Indar Baskoniak) nahiz estatuko beste zalego talde batzuk Pituri omenaldi txiki bat eskainiko diogu Kirruli elkartearen plazatxoan.

  Iraultza 1921 -eko kide guztiei bertan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.

JUSTIZIA IÑIGORENTZAT!
GUK EZ DUGU BARKATZEN!

-----------------------------------------------------------------------------

 
  Hemos montado un autobús para acudir a la manifestación que recordará y exigirá justicia para Iñigo Cabacas, en el segundo aniversario de su asesinato (18h Sagrado Corazón).

Una hora antes, a las 17h, los grupos hinchas de Gasteiz (Iraultza 1921 e Indar Baskonia hintxa taldea) además de grupos hinchas del resto del estado, brindaremos un pequeño homenaje a Pitu en la plazoleta del Kirruli Elkartea.

Hacemos el llamamiento a los socios de Iraultza 1921 a participar en la movilización.

JUSTICIA PARA IÑIGO!
NOSOTROS NO PERDONAMOS!

 
 

DEPORTIVO ALAVÉS - REAL ZARAGOZA


 
 
 

2014/03/28

DEPORTIVO ALAVÉS - REAL ZARAGOZA

Aste honetan Real Zaragoza -ren aurka bizitza dugu jokoan. Gloriosok inoiz baino gehiago behar gaitu eta hor gaudela erakutsiko diogu. FANATIKOAK beti hor gaudelako. Igande honetan, ohikoa den bezala, Mendizorrotza aurkariarentzat lehenengo minututik infernu bat izango da.


Horregatik, 
partidua hasi baino lehen beste iraultzaileekin elkartzera animatzen zaitugu. 13:00-tetatik aurrera salneurri herrikoiak  izango ditugu betiko tokian. Anima zaitez eta etorri aurtengo partidurik garrantzitsuena hasi baino lehenagoko momentuak gurekin bizitzera. 


FANATIKOAK zergatik deitzen garen demostratu dezagun!!!


-----------------------------------------------------------------------------------


Esta semana nos enfrentamos al Real Zaragoza en un duelo de vida o muerte. El Glorioso te necesita más que nunca y tú vas a demostrarle que siempre estás ahí. Porque los FANÁTICOS siempre están ahí. Este domingo Mendizorrotza tiene que ser un infierno para el rival desde el minuto 1 y estate seguro de que así vamos a hacer que sea.


Por ello, te animamos a ti Iraultzaile, a que entres en calor con todos los tuyos desde horas antes del partido. A partir de las 13:00 horas tendremos precios especiales en el sitio de siempre. Anímate y ven a vivir con nosotros los momentos previos al hasta ahora el partido más importante de la temporada.


Demostremos por qué nos hacemos llamar FANÁTICOS!!!